XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lausengarri fartzuntzi guziek zer esku-zartak!
Gero hartz, otso eta holakoen bekatuak
arinki eta axal izan ziren jorratuak.
Abere gotorrenen izigarrikeriak
deus baino gutiago ziren: haurkeriak!
Azeri, zakur, gatu tzar eta pitotsak
garbi atera ziren, iduri, zinez, bildotsak.
- Jaun onak, orai zait gogoratzen,
auzoko pentzean
behin pasatzean,
belar perde poxi bat nuela jan,
ahotara erdiño bat nonbeit han!
Ez dut oraino xilatu !
Goseak ? Paradak? Hala-beharrak?
Ala Galtxagorri debru zaharrak?
Dena dela, ez baita egia bezalakorik,
egin dut eta ez nuen egiteko dretxorik.
Entzun zituen bereak eta beltzarenak.
Jaun Otso, guti edo aski abokata,
mintzazu zen, denak ixildu-eta,
deplauki erranez holako heldeketa
zela, dena, dena bai, astoaren falta!
Abre beharri luze zakartsu zorridun
usaindu hura zela orotaz hobendun!
Auzoko belarra jatea,
zer bekatu paregabea!